sábado, 16 de marzo de 2013

HiTZAK











Begiradekin hitz egiten dugu sarri, nahigabe askotan.
Keinuekin hitz egiten dugu askotan, edo keinurik gabe sarri.
Irribarreekin hitz egiten dugu sarri, edo irribarre ezkutuekin askotan.
Hitzekin esaten dugu sarri, edo hitzik gabe askotan.

Hitzak erabiltzen ditugu gauzekin oroitzeko,
Sentimenduak adierazteko
Haserreak azaleratu eta oihukatzeko!
Iritziak emateko, azalpenak,
Lotsak estaltzeko,
Min emateko edo maitasuna.

Hitzak idazten nabil hemen, hitzak idatziko ditut hemen
Sarri, askotan edo gutxitan
Hitzek gauza asko esan ditzakete sarri, edo ezer ez askotan.